Thomas Graham (Lynedocheko 1. baroia)
Itxura
Thomas Graham (Perthshire, 1748ko urriaren 19a - Londres, 1843ko abenduaren 18a) eskoziar aristokrata, politikaria eta britainiar armadako ofiziala izan zen.
Oxfordeko Unibertsitateko Christ Churchen ikasi ondoren, Europa kontinentalean zenbait urte igaro zituen. 1774an Lord Cathcarten alaba Maryrekin ezkondu eta lurjabe handi gisa hasi zen bizitzen. 1791n emaztea hil ostean, karrera militarra (eta geroago politikoa ere) hasi zuen. Frantziako Iraultzako eta Napoleondar Gerretan borrokatu zen. Besteak beste, Gasteizko guduan eta Donostiako setioan parte hartu zuen[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Thomas Graham Lynedoch 1911encyclopedia.org